Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Zabalik dago epea tasa eta zergen hobaria, familia ugarien hobaria eta gizarte larrialdietarako laguntza eskatzeko

Zabalik dago epea tasa eta zergen hobaria, familia ugarien hobaria eta gizarte larrialdietarako laguntza eskatzeko

27 Urtarrila 2022

Udaleko gizarte zerbitzuetan eska daitezke honako hobari eta laguntza hauek:

- Udal tasa eta zergak (ura, zaborra eta ondasun higiezinen gaineko zerga):

Non: udaleko gizarte zerbitzuetan, aurrez hitzordua eskatuta.

Noizko: urte osoan dago eskaria egiteko aukera.

Araudi honen arabera emango dira laguntzak.

- Gizarte larrialdietarako laguntza (alokairua, hipoteka, oinarrizko beharrak...):

Non: udaleko gizarte zerbitzuetan, aurrez hitzordua eskatuta.

Noizko: urte osoan dago eskaria egiteko aukera.

Araudi honen arabera emango dira laguntzak.

- Familia ugariak (ondasun higiezinen gaineko zerga):

Non: udaletxean, elektronikoki edo posta elektronikoz, dokumentu hau bete eta helbide honetara bidalita: gizarte@legorreta.eus

Noizko: martxoaren 15erako.