Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Zabalik dago joskintza tailerrean izena emateko epea

Zabalik dago joskintza tailerrean izena emateko epea

28 Urria 2024

Legorretako Udaleko Kultura Sailak joskintza hastapenerako eta hobekuntzarako(kasu honetan ikasleek josteko makina ekarri beharko dute) tailerra antolatu du, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Horretarako azkeneko eguna urriaren 31 izango da.

Ikastaroa datorren azaroaren 12an hasiko da eta 2025ekoko maiatzaren 27ra arte luzatuko da. Tailerrak asteartero izango dira eta bi talde osatuko dira, bata 14:30etatik 16:30etara eta bestea 16:30etatik 18:30etara. Ana Rosa Agirrek eta Ana Belen Marcosek emango dute ikastaroa.

Tailerrerako plazak mugatuak izango dira, eta gehienez sei laguneko taldea osatuko da txanda bakoitzeko. Eskaintzen diren plaza kopurua gainditzen bada, plazak zozketa bitartez esleituko dira. Ikastaro bakoitzaren kostua 30 eurokoa izango da. Tailerra hasi aurretik, azaroaren 5ean, 16:30etan bilera informatibo bat egingo da tailerraren ezaugarriak azaltzeko.

Izena emateko bi modu daude: Kultur Etxean bertan (7:00-11:15 eta 16:30-19:30) edota kultura@legorreta.eus  helbidera mezu bat bidaliz.