Zabalik dago Legorretako Musika Eskolan izena emateko epea
04 Maiatza 2022
2022-2023ko ikasturtean Musika Eskolan ikasi nahi duten herritarrek orain dute izena emateko aukera. Epea zabalik dago jada, eta maiatzaren 18a izango da azken eguna.
Horretarako, interesdunek honako formulario hau bete beharko dute. Izena emateko epea bukatu ondoren emango zaizkie argibideak ikasle berriei.