Musika zerbitzua kontratatzeko deialdia eginda, datozen bi urteetan ere Ordiziako Musika Eskolak emango du zerbitzua Legorretan. Orain, 2018-2019ko ikasturterako matrikulak egiteko garaia da, beraz. Ostirala izango da horretarako azken eguna; ekainaren 8a, hain justu.
Bi matrikulazio mota daude:
1- Egungo ikasleak: bi aukera daude jarraitu nahi duzuen ala ez jakinarazteko:
1- Honako esteka honetan sartu, datuak bete, eta bidali: https://tinyurl.com/yd333nmx
2- Udal bulegoetara joan, eta bertan jakinarazi.
2- Ikasle berriak: Ordiziako Musika Eskolan jasoko duzue orientazio espezializatua, bai telefonoz deituta (943-88 87 52) eta bai posta elektronikoz idatzita (info@musikaeskola.eus). Eta bertan eman beharko duzue izena.
Edozein zalantza izanez gero, jo lasai udaletxera.
Hona hemen musika eskolaren ikasketa plana: