Behin ikasturte berria martxan dela, pilates ikastaroak bueltan dira herrira. Beste urte batez, Legorretako Udaleko kultura sailak goizeko zein arratsaldeko txandarako antolatu du ikastaroa, eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea irailaren 13ra arte.
Goizeko ikastaroari dagokionez, astelehen eta asteazkenetan izango da, 9:00etatik 10:00etara, Kultur Etxeko goiko solairuan. Arratsaldekoa, aldiz, astearte eta ostegunetan, 18:15etik 19:15era, Ugaro Herri Ikastetxeko soinketa gelan. Ikastaroak irailaren 23 eta 24an hasiko dira, eta ekainaren 18 eta 19an amaituko dira.
Ikastaroetarako plazak mugatuak izango dira, baina taldeak osatzeko gutxienez zortzi ikasle egon beharko dira txanda bakoitzeko. Ikastaro osorako matrikularen kostua 405 eurokoa izango da (45€ hileko), eta Kultur Etxean emandako argibideak jarraituz egingo da ordainketa. Ikastaroa hasi ondoren ez da matrikularen dirurik itzuliko.
Izena emateko bi modu daude: Kultur Etxean(7:00-11:15 eta 16:30-19:30) edota kultura@legorreta.eus helbidera mezu bat bidaliz.