Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Zabalik dago San Joan bezperako afari-meriendarako mahai eta aulkien eskaera egiteko epea

Zabalik dago San Joan bezperako afari-meriendarako mahai eta aulkien eskaera egiteko epea

11 Ekaina 2026

Urtero bezala, Legorretako Udalak herritarren eskura jarriko ditu San Joan bezperako afari-meriendarako mahaiak eta aulkiak. Horretarako, galdetegi hau bete behar da, bakoitzetik zenbat nahi diren adieraziz eta erantzuteko azkenengo eguna ekainaren 21a izango da. Udaletxean eskatzeko aukera ere egongo da.

Eskatutakoa hilaren 23an batu beharko da, 18:30etik 19:30era bitartean, udalaren biltegian. Bueltatu, aldiz, afari-merienda ostean: 23:00etatik 23:30era. Mahai bakoitzeko bost euro ordaindu beharko da, eta euro bat aulkiko. Ordainketa materiala batzerakoan egingo da, eskudirutan, eta ahal dela, saiatu justu ordaintzen, mesedez.