Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Zabalik dago tasa eta zergetan hobariak eskatzeko epea

Zabalik dago tasa eta zergetan hobariak eskatzeko epea

21 Urtarrila 2020

Zerrenda honetan ikus daiteke zein zerga eta tasatan eska daitekeen diru laguntza, eta zein epetan. Eskariak udalaren erregistro ofizialean aurkeztu behar dira.

  • Hiri ondasun higiezinen gaineko zerga (IBI):
    • Hobariak:
      • Familia ugarientzat (egoeraren arabera, %75, %80 edo %90ekoa). Eskaria egiteko epea: otsailak 28.
      • Etxebizitza Eusko Jaurlaritzaren, aldundiaren edo udalaren programaren batean alokairuan duten jabeentzat (%50ekoa). Eskaria egiteko epea: otsailak 28.
      • Behar bereziak dituztenentzat: urte osoan zehar eska daiteke laguntza.
  • Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga:
    • Hobariak:
      • Ibilgailu historikoek: %100.
      • Ibilgailu elektriko eta hibridoek: %50.
      • Familia ugariek (kotxe bakarra badute): %100. Eskaria egiteko epea: urtarrilak 31.
  • Hiri hondakin solidoak:
    • Hobariak:
      • Behar bereziak dituztenentzat: urte osoan zehar eska daiteke laguntza.
  • Ura:
    • Hobariak:
      • Behar bereziak dituztenentzat: urte osoan zehar eska daiteke laguntza.

www.legorreta.eus/udala/udal-arautegia loturan kontsulta daitezke tasa eta zergen xehetasun gehiago eta laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak.