Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Zabalik dago udal zerga eta tasak ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko epea

Zabalik dago udal zerga eta tasak ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko epea

26 Otsaila 2018

Dagokion ordenantza arautzailean ezarritakoaren arabera, Alkatetzaren 2018/0033 dekretuz udal zerga eta tasak ordaintzeko 2018 ekitaldiari dagozkion diru-laguntza eskariak aurkezteko deialdia onartu da, eta epea ireki da.

Eskariak aurkezteko epea:
2018ko otsailaren 26tik martxoaren 26ra.

Lekua:
Udal gizarte-zerbitzuen departamentua.
Udal diru-laguntza hauek honako zerga eta tasa hauentzat izango dira:
• Hiri ondasun higiezinen gaineko zerga
• Edateko uraren horniketagatiko tasa
• Zaborrak biltzeagatiko tasa