Martxoaren 11ra bitarte eskatu ahal izango dira udal zerga eta tasak ordaintzeko diru laguntzak
07 Otsaila 2019
Otsailaren 11tik martxoaren 11ra bitarte aurkeztu ahal izango dira eskariak, udaleko gizarte zerbitzuen departamentuan. Diru laguntzak honako tasa eta zerga hauentzat izango dira:
Hiri ondasun higiezinen gaineko zerga
Edateko uraren horniketagatiko tasa
Zaborrak biltzeagatiko tasa
Zerga eta tasak ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko, bizikidetza unitateko diru sarrerek ez dituzte inola ere gaindituko araudi honetan zehazten diren mugak. Informazio gehiago gizarte zerbitzuetan.