Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Zabalik dago udaleku irekietan zein gaztetxoentzako udako irteeretan izena emateko epea

Zabalik dago udaleku irekietan zein gaztetxoentzako udako irteeretan izena emateko epea

05 Maiatza 2023

Legorretako Udalak udaleku ireki bat antolatuko du haurrentzat (HH eta LH) eta udako irteerak gaztetxoentzat (13-17 urte).

Umeentzako udaleku irekiak

Umeen udalekuak, ekainaren 26tik uztailaren 28ra izango dira, Haur Hezkuntzako haurrentzat eta Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren zikloko haurrentzat. Astelehenetik ostiralera izango dira, goizeko hamarretatik ordu batera.

Matrikularen kostua 60 eurokoa izango da; deskontua izango dute DSBE eta GLL jasotzen duten familiek, familia ugariek eta guraso bakarreko familiek. Kutxabanken ordaindu beharko da, ES9620955075131060024709 kontu zenbakian, eta ondoren izena eman udalaren webgunean (https://labur.eus/Udalekuak2023_Legorreta) edo liburutegian.Azken eguna maiatzaren 16a izango da, egun hori barne (epez kanpo ez da onartuko izen-ematerik). Ordutegia: 09:00-11:00etara eta 17:00-19:00etara izango da.

Gazteentzako udako irteerak

Iazko esperientzia ondo joan zela ikusita, aurten berriro antolatuko dira gazteentzako udako irteerak. Irteera hauetan 13-17 urte bitarteko gazteek, hau da, DBHko eta 1. batxilergoko ikasleek hartu dezakete parte.

Ekainaren 26an hasi eta uztailaren 21era bitartean izango da, eta astean bi irteera egingo dira. Matrikularen kostua 100 eurokoa izango da; deskontua izango dute DSBE eta GLL jasotzen duten familiek, familia ugariek eta guraso bakarreko familiek.

Izena emateko lehenik ordainketa egin behar da ES9620955075131060024709 kontu zenbakian eta ondoren, Legorretako Udalaren webgunean (https://labur.eus/Udalekuak2023_Legorreta)  edo liburutegian eman daiteke izena. Azken eguna maiatzaren 16a izango da, egun hori barne (epez kanpo ez da onartuko izen-ematerik). Ordutegia: 09:00-11:00etara eta 17:00-19:00etara izango da.

Gai honen inguruko xehetasun guztiak, www.legorreta.eus atarian daude.

Udaleku irekiak

Udako irteerak gazteentzat