Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Zabalik dago udalekuetan izena emateko epea

Zabalik dago udalekuetan izena emateko epea

17 Maiatza 2021

Covid-19ak aukera ematen badu, udaleku ireki bat antolatuko da ekainaren 21etik uztailaren 23ra Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren zikloko haurrekin (2009-2018 artean jaiotakoak).

Matrikularen kostua 60 eurokoa izango da; hobariak izango dituzte DSBE eta GLL jasotzen duten familiek, familia ugariek eta guraso bakarreko familiek. Kutxabanken ordaindu beharko da, ES9620955075131060024709 kontu zenbakian, eta ondoren udalaren webgunean edo bulegoetan izena eman (agiria erantsi behar da).

Esperientzia honekin ikasturtearen jarraipena egin nahi da, bai euskararen erabilera bultzatzeko bai ikasleen arteko harreman pertsonalen arloa lantzeko, jolastuz, abestuz, antzeztuz...

Lan hau astelehenetik ostiralera egingo dugu, goizeko hamarretatik ordu batera.

IZEN-EMATEA:

Udalaren webgunean edo udaletxean, maiatzaren 26ra arte (epez kanpo ez da onartuko izen-ematerik).

HOBARIAK:

- DSBE eta GLL jasotzen duten familietako kide guztiak salbuetsiak egongo dira udaleku irekietako matrikula ordaintzeaz.

- Guraso bakarreko familiek (ama edo aita bakarraz osatutako familiek) udalekuetan izena emandako seme-alaba bakoitzaren matrikularen %50 ordainduko dute.

- Familia ugariek matrikularen %75 ordainduko dute izena emandako seme-alaba bakoitzagatik, izena emandako familiako kide kopurua edozein dela ere.