Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Zabalik dago yoga ikastaroan izena emateko epea

Zabalik dago yoga ikastaroan izena emateko epea

18 Iraila 2023

Legorretako Udaleko Kultura Sailak yoga ikastaroak antolatu ditu beste ikasturte batez, eta dagoeneko zabalik dago 2023-2024 ikasturterako izena emateko epea. Horretarako azkeneko eguna irailaren 26a izango da.

Ikastaroa datorren urriaren 2an hasiko da eta 2024ko maiatzaren 27ra arte luzatuko da. Ikastorduak astelehenero izango dira, 17:00etatik 18:30era Herri Antzokian. Nagore Errazkinek emango du ikastaroa.

Ikastaroetarako plazak mugatuak izango dira, baina taldeatok sortzeko gutxienez sei izen emateko egon beharko dira. Eskaintzen diren plaza kopurua gainditzen bada, plazak zozketa bitartez esleituko dira. Ikastaro bakoitzaren kostua 280 eurokoa izango da (35 hileko), eta Kultur Etxean emandako argibideak jarraituz egingo da ordainketa. Ikastaroa hasi ondoren ez da matrikularen dirurik itzuliko, eta ezta ordainketarako agindu iraunkorra baliogabetuko ere.

Izena emateko bi modu daude: Kultur Etxean bertan (7:00-11:15 eta 16:30-19:30) edota kultura@legorreta.eus helbidera mezu bat bidaliz.