Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Zaintzaile, tutore eta gurasoentzat hitzaldi sorta. Nola izan gure haur eta nerabeen bidelagun?

Zaintzaile, tutore eta gurasoentzat hitzaldi sorta. Nola izan gure haur eta nerabeen bidelagun?

07 Urria 2026

Legorretako eta Itsasondoko Udaletako gizarte zerbitzuek, guraso, tutore eta zaintzaileentzako hitzaldi sorta antolatu dute datorren hilabeteetarako. Hitzaldiak, haurren adinaren arabera banatuak izango dira, beraien heziketan oinarrituta eta Harremanak elkarteak gidatuta https://harremanak.eus.

HH (0-6 urte)

  • Urriak 14, 17:30-19:00, Legorretako Udalea.
  • Abenduak 2, 17:30-19:00; Legorretako Udalean.

LH (6-12 urte)

  • Otsailak 4, 17:30-19:00, Legorretako Udalean.
  • Otsailak 25, 17:30-19:00, Legorretako Udalean.

DBH (12-16 urte)

  • Apirilak 15, 17:30-19:00, Itsasondoko Udalean.
  • Apirilak 22, 17:30-19:00, Itsasondoko Udalean.

 

Lehenengo bi saioak, 0-6 urte bitarteko haurren guraso, zaintzaile eta tutoreei zuzenduak daude. Bi saioak, urriaren 14an eta abenduaren 2an burutuko dira arratsaldeko 17:30ean Legorretako udaletxeko areto nagusian eta parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.

Izena emateko deitu 943 08 52 90/688 829 013 zenbakietara edo idatzi gizarte@legorreta.eus helbidera. Izena ematean, zehaztu izen abizenak, harremanetarako kontaktua, hizkuntza eta haurraren edo haurren adina.