Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Zaintzaileei zuzendutako Zainduz Zaindu programa eskainiko du Udalak

Zaintzaileei zuzendutako Zainduz Zaindu programa eskainiko du Udalak

22 Iraila 2023

Legorretako Udalak urritik aurrera zaintzaile funtzioa garatzen ari diren pertsonentzako Zainduz Zaindu programa jarriko du abian. Saioak autolaguntza talde baten bitartez egingo dira, eta Nerea Redondo Otamendi izango da gidaria. Elkarri entzun, elkarrekin hausnartu eta batak bestearengandik ikasteko aukera paregabea da.

Saioak urritik ekainera bitartean izango dira, hilean behin; zehazki, egun hauetan: urriak 9, azaroak 6, abenduak 4, urtarrilak 15, otsailak 5, martxoak 4, apirilak 15, maiatzak 6 eta ekainak 3; beti astelehenetan. Saio guztien ordutegia 15:00etatik 17:00etara izango da.

Programa honi esker,  bizipen eta egoera desberdinak kudeatzeko tresnak emango zaizkie parte hartzaileei, metodologia parte hartzailearen bidez nagusiki, baina baita azalpen eta material teorikoa iritsarazi ere. Estres egoerak kudeatzeko tresna praktikoak emango zaizkie, eta komunikazio ez bortitza ere landuko da. Sentimenduak identifikatzen eta kudeatzen ikasiko dira, eta aldi berean, presazko eta garrantzizko gaien inguruan hausnartu eta irizpideak emango zaizkie. Motibazio eta automotibaziorako abileziak ikasteaz gain, zaintzaileen autoestimua landu, erlaxazio ariketak egin eta genero ikuspegiari garrantzia emango zaio, praktikaren bidez hausnartuz.

Izena emateko epea dagoeneko irekita dago, eta urriaren 6ra arte egongo da irekita. Horretarako, interesatuek Legorretako Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute 943 085 290 edo 688 829 013 telefonoetara deituz, edo gizarte@legorreta.eus helbidera mezu bat bidaliz.