Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Zaintzaileentzako jardunaldia izango da azaroaren 5ean

Zaintzaileentzako jardunaldia izango da azaroaren 5ean

21 Urria 2022

Zaintzaileen Nazioarteko Eguna da azaroaren 5a, eta, horren harira, zaintzaileentzako jardunaldia antolatu du Legorretako Udalak. Azaroaren 5ean bertan, goizez izango da, 10:30etatik 13:00era, udaletxean. Zaintzaren arloa lantzen denbora daramate udaleko gizarte zerbitzuek, eta sortutako behar batzuk asetzeko antolatu dute jardunaldi hau.

Zaintzaile profesional zein ez-profesionalentzako elkargune bat izango da, eta bi zatitan banatuko da goiza. Batetik, Nerea Redondo herriko Zainduz Zaindu programaren dinamizatzaileak solasaldi bat gidatuko du, zaintza lanek sortzen duten estresaren inguruan; bestetik, Tania Cañasek zaintzaileen eta etxeko langileen lan eskubideen inguruan hitz egingo du.

Jardunaldia ele bitan izango da.

zaintzaileentzako jardunaldia 2