Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Ze Esatek eta Septimo A taldeen kontzertua ostiralean

Ze Esatek eta Septimo A taldeen kontzertua ostiralean

13 Otsaila 2018

Neguko egitarauko bigarren kontzertua izango da ostiralean, Herri Antzokian, 22:30etan hasita. Ze Esatek talde euskalduna eta Septimo A talde katalana izango dira antzokiko oholtzan. Sarrerak antzokian bertan egongo dira salgai, kontzertu aurretik.

Ze Esatek taldea azken diskoa aurkezteko biran dabil, eta huraxe aurkeztuko du Legorretan ere: Ibilita ikasten da erortzen. Iñaki Rodriguez Vierbu legorretarra ere izango da bertan.