Legorretan euskarak bizi duen egoeraren argazkia egin eta datozen hamar urteotan izango ditugun erronkak aztertzeko ariketa egingo dugu aurten UEMArekin elkarlanean. Horretarako, herritarren ikuspegia ezagutzeko galdetegi bat zabaldu dugu, eta maiatzaren 20an saio bat egingo dugu, Legorretako euskararen datuak zeintzuk diren ezagutzeko, erronkak identifikatzeko eta aurrerantzean landu beharrekoa guztion artean pentsatzeko.
Herritarren ikuspegia ezagutzeko galdetegia internet bidez bete daiteke, eta baita paperean ere, udal liburutegian. Galdetegia erantzuteko azken eguna maiatzaren 9a izango da.
Maiatzaren 20an, berriz, parte hartze saioa egingo dugu, udaletxeko aretoan, 17:30ean hasita. Saio horrek bi zati izango ditu: lehenengo zatian, galdetegiaren emaitzak, herriko datuak eta Euskal Herriko egoeraren irakurketa egingo dugu; bigarren zatian, berriz, herriko erronkei erantzuteko egin daitezkeenak pentsatuko ditugu denon artean.
Legorretar guztion erronka da hau. Animatu eta parte hartu!