Dagoeneko zabalik dago zergak eta tasak ordaintzeko eskaintzen diren diru laguntzak eskatzeko epea. Horretarako, Legorretako Udalak laguntzak eskainiko ditu, eta eskariak udalaren erregistro ofizialean aurkeztu behar dira.
|
Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ) |
|
· Familia ugarientzat (egoeraren arabera, %75, %80 edo %90ekoa). Eskaera egiteko azkeneko eguna otsailak 28 izango da. · Eguzkitik edo beste energia berriztagarri batzuetatik datorren energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatu eta baldintzak betetzen dituzten ondasun higiezinentzako %50eko hobaria. Bost urteetan zehar. · A kalifikazio energetikoa duenak %50eko hobaria. · B kalifikazio energetikoa duenak %30eko hobaria. |
|
Ura eta zabor tasa, eta ondasun higiezinen gaineko zergaren diru laguntza |
|
· Behar bereziak dituzten herritarrek urte osoan zehar eskatu dezakete. |
|
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga |
|
· Eskaera egiteko azkeneko eguna urtarrilak 22 izango da. · Ibilgailu historikoek %100eko hobaria. · Fabrikako homologazioaren arabera, erregai gisa gasa erabiltzen duten ibilgailuak badira eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko, bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude eta 15,99 HP gainditzen ez dituenak %25eko hobaria. · Fabrikako homologazioaren arabera, ibilgailu hibridoak badira (elektriko-gasolina, elektriko diesel edo elektriko-gasa motorrak) eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude eta 15,99 HP gainditzen ez dituenak %25eko hobaria. · Isurpen gabeak edota motor elektrikoa duten ibilgailuak badira, %50eko hobaria. · Familia ugariek kotxe bakarra badaukate, %100eko hobaria. |
Hemen irakur daiteke zerga ordenantza.


