ASTEARTEA HILAREN 10A, 18.30ETAN
Udal batzar aretoan
Legorretan, 2015eko otsailaren 4an
Kaixo, lagun:
Dakizuen bezala, zinema berritzeko proiektua egin aurretik, parte-hartze prozesu bat jarri genuen abian, eman behar zaion erabilerari buruzko irizpideak zehazteko helburuarekin. Ordurako egina zegoen zinemari buruzko beste hausnarketa bat, baina, urte batzuk pasatu zirenez, jakin nahi genuen helTitarren beharrak lehengo berak ote ziren.
Maiatzean egin genituen bi saioetan jasotakoarekin, proiektu bat diseinatu zuen Itten, Herriekin Lan SAk, Gipuzkoako Foru Aldundiko sozietate publikoak. Nahiz eta joan den irailean hori guztia aurkeztu nahi izan genuen, ezinezkoa izan zaigu orain arte.
Aurkeztu aurretik, zinemaren estmkturak horrelako obra bat jasango lukeen egiaztatu behar genuen, ondoren ezustekorik ez izateko. Proba horiek aurrera eramaten asko luzatu dira, baina emaitzak nahiko onak direla egiaztatu ahal izan duf:,ru.
Beraz, orain arteko guztia azalt zeko, himgarren saiorako gonbidapena egiten dizuegu eskutitz honen bidez. Parte-hartze saioa datorren asteartean, otsailaren lOean izango da, arratsaldeko
18:30etan, Udaletxeko Batzar Aretoan.
Herritar guztien presentzia ezinbestekoa dela uste dugu; beraz, bertaratzeko eskaera berezi bat egin nahi dizuegu.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan,


