Zirku tailerra asteazkenean, 12-16 urteko gaztetxoentzat
26 Abendua 2017
Bihar, asteazkena, zirku tailerra izango da 12 urtetik 16 urtera bitarteko gaztetxoentzat, frontoian.
Batetik, malabarak sortu eta ondoren trebatzeko aukera izango dute. Beste txoko batean, berriz, oreka lantzeko aukera izango dute. Hori guztia dinamizatzeko, bi hezitzaile egongo dira.