Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Zirkua izango da Legorretan bi egunez

Zirkua izango da Legorretan bi egunez

26 Martxoa 2024

'Disney circus' izeneko bi zirku ikuskizun ikusteko aukera egongo da Legorretan. Bata, gaur, asteartea, eta bestea bihar, asteazkena. Bi ikuskizunak 18:00etan hasiko dira ikastetxeko patioan. Haurrentzako sarrera bakoitzak 5 euro balioko du, eta helduentzako prezioa 8 eurokoa izango da. Zirkuan bertan erosi beharko dira sarrerak. Ikuskizunean zehar krispetak, azukre-kotoia eta edariak salgai egongo dira.