Goizean goiz hasi dira udal langileak elurra kentzeko lanetan. Todoterrenoarekin herri bideetan dabiltza, eta herrian, berriz, kalea garbitzeko makinarekin.
Eskola, irekita
Eusko Jaurlaritzak abisua eman du eskola batzuk ez dituztela irekiko, baina Legorretan ez da aparteko arazorik izan. Irakasle gehienak iritsiak dira bertara, eta eskolak ematen hasi ahal izan dira.
Udalean, lanean
Udaletxean, berriz, lanean dira langileak, bake epailea izan ezik. Abisua eman du ezin izango dela etorri.