Ostegun honetan, LGTBI+ zer? hitzaldia izango da jubilatu elkartean.
Luar Labarta, Hiruki Larroxa elkarteko kidea izango da hizlaria eta 10:30ean hasiko da.
Bertan, LGTBI+ akronimoaren atzean dauden orientazio sexualak, genero ezberdinak... azalduko dira eta hauen inguruan dauden zalantzak argitzen lagunduko da.
Bertaratzen diren herritarren galderak, ideiak eta esperientziak partekatzeko aukera izango dute.