Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Apaiz etxea eta Kultur etxeko eraikinen erabilerei buruzko hausnarketa saioa

Apaiz etxea eta Kultur etxeko eraikinen erabilerei buruzko hausnarketa saioa

06 Urria 2025

Legorretarren behar eta nahi ezberdinetara egokitzeko asmoz, Apaiz etxea eta Kultur etxeko eraikinen erabilera eta funtzioak herritarrekin irudikatu, partekatu eta adostea izango da abian jarri den partaidetza prozesuaren helburu nagusia.

Horretarako, hausnarketa eta lanketa kolektiborako lehen saioa egingo da:

  •  Urriaren 8an.
  • 18:00etan.
  •  Herri Antzokian.

Legorretako Udalak herritar guztiak bertaratzera eta udal eraikinak guztion artean irudikatzeko prozesu honetan aktiboki parte hartzera gonbidatzen ditu.