Legorretako Musika Eskolak ate irekien jardunaldia burutuko du asteazken honetan, ekainak 5. Musika prestakuntzan interesa duen orok, musika eskola barrutik ezagutzeko aukera izango du, bertako funtzionamenduaz eta hezkuntza eskaintzaz gain.
17:00etan izango da eta sarrera irekia da. Ez dago aurrez izena eman beharrik.