Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Ateak Ireki ekimena Legorretako familien bila dabil

Ateak Ireki ekimena Legorretako familien bila dabil

15 Maiatza 2024

Bigarren urtez izango da gurean Ateak Ireki ekimena. Pasa den udan Estatu Batuetako 37 euskal gazte izan ziren gurean hiru asteko egonaldia egiten, eta aurtengo udarako ere hiru asteko egonaldia antolatu da, ekainaren 22tik uztailaren 14ra.

Aukera berriez jositako edizio honi ekin diote  aurten, eta helburuak argiak dira: familien eta euskal jatorria duten gazteen arteko loturak sortu, sendotu eta bizitza guztirako zubiak eratu. Horregatik, Legorretako eta Goierriko hainbat udalerritako familiei deialdia zabaldu nahi da euskal estatubatuar bat etxean hiru astetan zehar jasotzeko. Euskal Diasporako gazteekin harremanak sortzeko aukera paregabea da etxekoentzat, ahaztuko ez duten esperientzia bizitzeko. Izena emateko aukera maiatzaren 20ra arte egongo da.

Gazteak hiru astetan egongo dira familien etxeetan lotan; astelehenetik ostiralera, goizetan euskara eskolak izango dituzte Maizpiden, eta arratsaldetan, etxeko gazteekin tailerrak antolatuko dituzte. Asteburuak libre geratuko dira familia bakoitzak bere planak gaztearekin egiteko. Irakurri hemen hiru asteetako programa.

Handik datozen gazteek 16 eta 25 urte bitartean dute, eta ia denek dute euskal arbasoren bat; horregatik, askorentzat lehen aldia izanik, ilusio handiarekin etortzen dira, euskara ikasteko eta kulturan murgiltzeko gogoz. Gainera, etxeko gazteek ere ingelesa praktikatzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ateakireki@ateakireki.eus helbide elektronikora idatziz edo www.ateakireki.eus webgunean eskainiko da. Euskal diasporako gazteak Goierrin berriz ere. Ez galdu aukera eder hau!

Ateak Ireki 2024 kartela