Bihar goizean, 11tatik 12etara, Guadalupeko zubia ibilgailuentzako itxita egongo da
19 Iraila 2024
Guadalupeko zubi azpian, errekatik zuhaitz bat kendu behar dute bihar goizean. Goizeko 11tan hasiko dira lanean eta ordubeteko lana izango dela aurreikusten da. Lanean ari diren bitartean, ibilgailuek ezingo dute bertatik pasa eta herritik, Patxikonetik irteteko aukera egongo da. Ezkizu pareko pibotea kendu egingo da eta Coviranetik Patxikoneko irteerara dagoen zatian, Udal langileen gidaritzapean, bi norantzatan ibiltzeko aukera jarriko da.