Legorretako Udalak bizikletak konpontzeko gunea jarri du bizikleta parkean. Hemendik aurrera, bizikleta garbitzeko aukeraz gain, erabiltzaileek, bizikletaren mantenu-lanak egiteko aukera ere edukiko dute.
Gune hau, honako erremintez osatua dago: balbula-mota askotara egokitzen den bonba (gehienez ere 10 BAR), bihurkin laua, izar itxurako bihurkina, gurutze itxurako bihurkina, allen giltza-sorta (2, 2,5, 3, 4, 5, 6 eta 8 mm), giltza finkoa (8×10|13x15 mm), giltza zabalgarria eta desmuntagarriak.