Datorren urteko egutegirako argazkiak aurkezteko deia
13 Urria 2025
Legorretako Udalak herritarrek ateratako argazkiekin osatu nahi du 2026ko egutegia. Argazkiak aurkeztu nahi dituzten herritarrek, azaroaren 12ra arte izango dute horretarako aukera, hauek Kultur Etxera eramanez edo kultura@legorreta.eus helbidera bidaliz. Parte-hartzaile guztien artean produktu ezberdinez osatutako saskia eta egutegirako hautatutako argazkien egileen artean bi pertsonentzako otordu bat zozketatuko dira. Honakoak dira parte-hartzeko baldintzak:
-Argazkia Legorretan ateratakoa izan beharko da.
-Herritar bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
-Argazkiek hazbeteko 300 pixeleko erresoluzioa izan beharko dute eta JPG formatuan aurkeztu beharko dira.
-Argazkiaren tamaina 297*210 milimetrokoa izan beharko da.