Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Edukiontzi horietan zaborra nahastuta ez botatzeko deia

Edukiontzi horietan zaborra nahastuta ez botatzeko deia

31 Urria 2025

Edukiontzi horietan jasotzen ari den nahastutako zabor kantitatea dela eta, Sasieta Mankomunitateak kanpaina berezia hasi du Legorretan. Kanpaina honetan edukiontzi horiak kontrolatuko dira eta zaborra nahastuta botatzen duten pertsonei isunak jarriko zaizkie. Isunak 90,10 eurorainokoak dira, eta errepikatuz gero, 90,11 eta 450,49 euro artekoak.

Herritar guztion ardura da ondo birziklatzea. Kontuan izan behar dugu gaizki egiteak ingurumenean duen eraginaz gain, zaborren kudeaketa garestitzea dakarrela, herritarrok ordaintzen dugun tasa garestituz.