Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako mahaien zozketa egin da

Ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako mahaien zozketa egin da

13 Maiatza 2024

Astelehen honetan egin da ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa. Zozketa horretan Legorretan erroldatutako pertsona guztiak sartu dira, ikasketa-mailari eta adin-nagusitasunari dagokienez baldintzak betetzen dituztenak. Esteka honetan, bakoitzaren NANa sartuta, mahaiko kide izendatuak izan diren ala ez kontsulta daiteke. Dena den, hurrengo orduetan jakinarazpen bat jasoko dute beren etxeetan mahaietan egotea egokituko zaien pertsonek.