Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Etorri berrientzako ongi etorri saioa egingo da larunbat honetan

Etorri berrientzako ongi etorri saioa egingo da larunbat honetan

26 Azaroa 2025

Irailetik martxan da Legorretako Udalaren harrera protokoloa. Protokolo honen barruan, erroldatutako herritar berriek, Legorretan bizitzeko informazio baliagarria duen gida jasoko dute. Gida honen lau bertsio prestatu ditu Udalak eta jarraian ikusi daitezke:

Harrera protokoloarekin amaitzeko, erroldatu berrientzako ongi etorri saioa antolatuko du Udalak. Larunbat honetan izango da lehenengo ongi etorri saioa eta aurten erroldatutako 48 herritarrek jaso dute bertaratzeko gonbidapena.