HAPOaren hasierako onarpenerako dokumentuaren aurkezpena
10 Otsaila 2026
Bihar, asteazkena, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren hasierako onarpenerako dokumentuaren aurkezpena egingo da arratsaldeko 18:00etan udaletxeko areto nagusian.
Iazko abenduko udalbatzan eman zitzaion hasierako onarpena dokumentuari eta martxoaren 30a bitarte alegazio fasea irekita egongo da. Biharko saioan, talde idazlearen eskutik, herritarrek dokumentuaren edukia ezagutzeko aukera izango dute.