“Haurtzaroa, segurtasunaren hazia” hitzaldia eskainiko da datorren asteazkenean
07 Azaroa 2025
Harremanak elkarteak gidatuta, haurren heziketaren inguruko hainbat hitzaldi eskainiko dira datozen hilabeteetan. Lehenengo biak, azaroaren 12an eta abenduaren 10ean, 0-6 urte bitarteko haurren guraso, zaintzaile eta tutoreei zuzenduak daude. Bi saioak, arratsaldeko 18:00etan burutuko dira udaletxeko areto nagusian eta parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Horretarako bi aukera daude: galdetegi hau beteta edo gizarte@legorreta.eus helbidera mezu bat bidalita.