“Haurtzaroa, segurtasunaren hazia” hitzaldia eskainiko da datorren asteazkenean
04 Abendua 2025
0-6 urte bitarteko haurren guraso, zaintzaile eta tutoreei zuzendutako bigarren saioa eskainiko da datorren asteazkenean, hilak 10. Arratsaldeko 18:00etan burutuko da udaletxeko areto nagusian eta lehenengo saioan parte hartu ez zutenek ere, izen emateko aukera izango dute. Horretarako bi aukera daude: galdetegi hau beteta edo gizarte@legorreta.eus helbidera mezu bat bidalita.