Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Herri baratzeetako partzelak zozketatzeko deialdia ireki da

Herri baratzeetako partzelak zozketatzeko deialdia ireki da

06 Azaroa 2025

Legorretako herri baratzeetan partzela batzuk hutsik daude, eta horiek betetzeko deialdia ireki du Udalak. Horretaz gain, itxaron-zerrenda bat osatu nahi da.

Eskariak aurkezteko epea dagoeneko irekita dago, eta azaroaren 14ra bitarte aurkeztu ahal izango dira Udal erregistro elektronikoan (legorreta.eus) edo Udal bulegoetan, 8:00etatik 13:00etara. Eskaera egiteko, zenbait baldintza bete beharko dira: Legorretan erroldatuta izatea eta adinez nagusia izatea; etxebizitza bakoitzeko titular bat baino ez da onartuko.

Partzelak esleitzeko zozketa azaroaren 18an, goizeko 10etan egingo da Udaletxeko areto nagusian.