Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Herri-bideetan egin diren konponketen azalpena

Herri-bideetan egin diren konponketen azalpena

29 Abuztua 2024

Azken hilabeteetan hainbat konponketa egin dira herri-bide ezberdinetan. Urte hasieran aurreikusitako konponketez gain, otsailaren 27an izandako euriteek eragindako kalteen ondorioz, beste konponketa batzuk ere egin beharra izan dira. Jarraian duzue egindako lan garrantzitsuenen azalpena:

-Legorretazar bidea: bidean zartatuta zeuden 4 puntutan egin dira konponketak. Horietaz gain, autoak modu egokian iritsi daitezen, Egiñu baserrira doan bidean hainbat konponketa egin dira.

-Ibiur zerrategiko bidea: bidea erori ez dadin, otsaileko euri jasek eragindako luizia konpontzeko horma egin da.

-Mujuri bidea: merenderora doan bidean errebuelta egoera txarrean zegoen eta hormigoiez bidea hobetu da.

-Olalde bidea: bidea eusten duen hormak hainbat kalte zituen eta egonkortasuna bermatzeko hobetze lanak egin beharra izan dira.

Lan honek Gipuzkoako Foru Aldundiko 4939,22 euroko dirulaguntza jaso du.

-Arbilaenea bidea: Arbilaenea bidean zeuden hainbat zulo tapatzeko, hartxintxarrez betelanak egin dira.

-Hilerriko bidea: hilerriko bidean zegoen zartatua konpondu da eta menditik datozen urak bideratzeko lanak egin dira.

Lan hauen kostua 53690,37 euro +BEZ izan da.