Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Irisgarritasun plana lantzeko parte-hartze saio irekia bihar arratsaldean

Irisgarritasun plana lantzeko parte-hartze saio irekia bihar arratsaldean

18 Ekaina 2025

Herriko irisgarritasuna hobetzea helburu, Udalak “Legorreta denONA, denontzat” prozesua jarri du abian. Prozesu honen bitartez, Legorretako Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integrala (IUPI) definituko da, 2026-2029 epean gauzatuko diren jarduketak zehaztuko dituena. Plan hau, espaloi eta eraikin publikoetatik hasita garraio eta udal zerbitzuetaraino, udalerriko txoko bakoitza irisgarria izan dadin bermatzeko udal konpromisoaren parte da. 

Irisgarritasunaren diagnostiko partekatua egin eta lehen proposamenak lantzeko, saio ireki bat egingo da bihar, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Herri Antzokian.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!