Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Janari soberakinak aprobetxatu eta plater gourmet bihurtzen ikasteko tailerra

Janari soberakinak aprobetxatu eta plater gourmet bihurtzen ikasteko tailerra

13 Urtarrila 2025

Legorretako Udaleko Kultur Lantaldeak NOLA APROBETXATU JANARI-SOBERAKINAK ETA PLATER GOURMET BIHURTU tailerra antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua, Bilkoin Elkartea eta Cebanc-en laguntzarekin. Ikastaroa euskaraz izango da.

Tailerrean, elikagaien hondakinak murrizteko estrategiak eta jardunbide egokiak ikasiko dira, eta horien bidez platerak sortzeko modu sortzaileak aurkituko dira. Bilkoin elkartean gauzatuko da astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 17:00etatik 19:30era. Ikastaroaren iraupen osoa 30 ordutakoa izango da eta urtarrilaren 21ean hasi eta otsailaren 27an amaituko da.

 

Tailerrak plaza mugatuak izango ditu (16 urte baino gehiagoko gutxieneko 8 ikasle eta gehienez ere 15). Matrikula doan izango da eta izena Kultur Etxean edo kultura@legorreta.eus helbide elektronikoan eman beharko da. Izena emateko epea urtarrilaren 17an amaituko da.