Konposta egiteko bilera informatiboa egingo da asteazken honetan
11 Ekaina 2024
Sasieta Mankomunitateak konposta komunitarioa bultzatu nahi du Legorretan, eta horretarako bilera informatibo bat antolatu da asteazken honetarako, ekainak 12. Mankomunitate langileak arduratuko dira kudeaketaz, eta erabiltzaileen egin beharra biohondakinak konpostagailuan bota eta material lehorrez estaltzea bakarrik izango da.
Bilera herriko hiru konposta guneetan egingo da: Guadalupe auzoan, 17:00etan; erdiguneko gunean, 18:00etan; eta Zubiaurre auzoan 19:00etan.