Madagaskarrera bidaltzeko betaurrekoen bilketa egingo du Aldaieta jubilatuen elkarteak
14 Azaroa 2024
Aldaieta jubilatuen elkarteak martxan jarri du betaurrekoen bilketa. Aurten, Madagaskarrera bidali nahi dituzte biltzen dituzten betaurreko guztiak. Edozein motatakoak izan daitezke, eta erabilitakoak ere onartuko dira. Urtarrilaren 31ra bitarte entregatu daitezke elkartean bertan.