Musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute ostiral honetan
10 Ekaina 2025
Ikasturtea agurtzeko asmoz, Legorretako Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute ostiral honetan, ekainak 13. Musika emanaldia Herri Antzokian izango da eta 18:30ean hasiko da.
Sarrerak, aldez aurretik udaletxean eta egunean bertan antzokian eskuratu ahal izango dira. Sarrera dohainik da.