N-1 errepide zaharrean aparkatuta dauden ibilgailuak kentzeko eskaera
24 Uztaila 2025
Bihar, uztailak 25, Ordiziako Klasikoaren 102. edizioa ospatuko da. Antolakuntzak herritarren kolaborazioa eskertuko luke Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) txirrindularien, karabanaren eta ikusleen segurtasunaren alde egindako eskaera zuzenari erantzuteko. Hori dela eta, Legorretako Udalak N-1 errepide zaharrean aparkatuta dauden ibilgailuak erretiratzeko eskaera egiten die herritarrei.