Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Ostegun honetan emango zaie hasiera gazte udalekuei

Ostegun honetan emango zaie hasiera gazte udalekuei

25 Ekaina 2024

Ekainaren 27an hasiko dira Legorretako gazte udalekuak. Programa hau DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat dago zuzenduta. Uztailaren 23ra arte eskainiko da zerbitzua, eta astean bi irteera egingo dituzte.

Esan bezala, lehena ostegun honetan egingo dute. Igeldotik Oriorako bidea egingo dute, oinez. Horretarako, 08:30ean Legorretako plazan elkartuko dira gazteak begiraleekin, eta Igeldorantz abiatuko dira autobusez. Behin Oriora iritsita, bertan bazkalduko dute, eta eguraldia lagun izanez gero, arratsaldean hondartzara joango dira (eguraldiak ez badu laguntzen, beste plan bat burutuko dute). Etxera buelta 20:00ak bueltan izango dela aurreikusten da.

Hamaiketakoa eta bazkaria norberak eraman beharko du, eta ura eramatea ere gomendatzen da. Irteera honetarako oinetako eta arropa erosoak eraman beharko dute, hondartzarako arropaz gain. Aldatzeko arropa eramatea gomendatzen da.

Datozen egunetan hurrengo irteeren berri emango zaie izena eman duten gazteei.

Bestalde, pasa den asteartean ekin zioten Legorretako udalekuek. Kasu honetan, Haur Hezkuntzako umeentzat eta LHko lehen, bigarren eta hirugarren mailako umeentzat dago zuzenduta. Zerbitzua uztailaren 24ra arte eskainiko da, eta astelehenetik ostiralera elkartuko dira, 10:00etatik 13:00etara.