Pikuak kalera egitasmoaren ikasturte amaierako festa
15 Uztaila 2025
Pasa den ekainaren 19an giro ezin hobean eman zitzaion amaiera Pikuak Kalera egitasmoaren ikasturteari. Parte hartzaile guztiak 10:30ean plazan elkartu eta Jubilatu Elkarteko kideek bideratuta, bi ibilbide ezberdin egin ziren herrian zehar. Paseoa eman ondoren plazan berriz elkartu eta soinketa saioa burutu zen Odei Lopezen eskutik. Amaitzeko fruta eta bokadiloa janez hamaiketakoa egin eta jolasean aritu ziren denak elkarrekin.
Mila esker parte hartzaile guztiei, elkarlanean horrelako egitasmoak antolatzen laguntzeagatik! Urrian berriz hasiko da martxan!