Udaleku irekietan begirale izateko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu da
24 Maiatza 2024
Dokumentazioa aurkezteko epea itxita, 21 hautagai onartu dira Legorretako udaleku irekietan begirale izateko. Hamar hautagai, aldiz, baztertuak izan dira: zortzik ez dute falta zitzaien dokumentazioa aurkeztu eta bik epez kanpo eman dute izena. Beraz, guztira 31 hautagaitza aurkeztu dira.
Onartutako hautagaiek azterketa egin beharko dute datorren asteartean, maiatzak 28. Herri Antzokian izango da, 16:00etan. Idatzizko proba egingo zaie bertaratzen direnei; aukera anitzeko galdera-sorta erantzun beharko dute. Gogoratu, iaz azterketa egin zutenek, hiru urtez gordeta dutela nota.
Kontsultatu hemen onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.