Zabalik dago Corpus egunerako mahai eta aulkien eskaera egiteko epea
23 Maiatza 2024
Urtero bezala, Legorretako Udalak herritarren eskura jarriko du Corpus eguneko afari-meriendarako mahaiak eta aulkiak. Horretarako, galdetegi hau bete behar da, adieraziz bakoitzetik zenbat nahi diren. Horretarako azkenengo eguna datorren osteguna izango da, maiatzak 30. Udaletxean eskatzeko aukera ere egongo da.
Eskatutakoa Corpus egunaren aurreko egunean batu beharko da, ostiralean, 20:00etatik 21:00etara, udalaren almazenean. Bueltatu, aldiz, larunbatean bertan: 23:30etik 00:30era bitartean. Mahai bakoitzeko bost euro ordaindu beharko da, eta euro bat aulkiko. Ordainketa materiala batzerakoan egingo da, eskudirutan, eta ahal dela, saiatu justu ordaintzen, mesedez.