Zabalik dago joskintza tailerrean izena emateko epea
09 Urria 2025
Legorretako Udaleko Kultura Sailak joskintza tailerra antolatu du eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Horretarako azkeneko eguna urriaren 24a izango da.
Ikastaroa datorren azaroaren 4an hasiko da eta asteartero eskainiko da 2 ordutegi ezberdinetan, bata 14:30etik 16:30era eta bestea 16:30etik 18:30era. Ana Rosa Agirrek eta Ana Belen Marcosek emango dute ikastaroa.
Tailerrerako plazak mugatuak izango dira, eta eskaintzen diren plaza kopurua gainditzen bada, plazak zozketa bitartez esleituko dira. Ikastaroaren kostua 40 eurokoa izango da eta tailerra hasi aurretik, urriaren 28an, 16:30ean bilera informatibo bat egingo da tailerraren ezaugarriak azaltzeko.
Izena emateko bi modu daude: Kultur Etxean bertan edota galdetegi hau beteta.