Zabalik dago San Joan bezperako afari-meriendarako mahai eta aulkien eskaera egiteko epea
12 Ekaina 2025
Urtero bezala, Legorretako Udalak herritarren eskura jarriko ditu San Joan bezperako afari-meriendarako mahaiak eta aulkiak. Horretarako, galdetegi hau bete behar da, bakoitzetik zenbat nahi diren adieraziz eta erantzuteko azkenengo eguna datorren osteguna izango da, ekainak 20. Udaletxean eskatzeko aukera ere egongo da.
Eskatutakoa astelehenean bertan, hilak 23, batu beharko da, 18:30etik 19:30era bitartean, udalaren biltegian. Bueltatu, aldiz, afari-merienda ostean: 23:00etatik 23:30era. Mahai bakoitzeko bost euro ordaindu beharko da, eta euro bat aulkiko. Ordainketa materiala batzerakoan egingo da, eskudirutan, eta ahal dela, saiatu justu ordaintzen, mesedez.