Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
‘Zinegoak’ jaialdiaren Hedapenak sei proiekzio eskainiko ditu Herri Antzokian asteazken honetan

‘Zinegoak’ jaialdiaren Hedapenak sei proiekzio eskainiko ditu Herri Antzokian asteazken honetan

10 Ekaina 2024

Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ 21. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren Hedapena izango da Legorretan asteazken honetan, ekainak 12. Sei proiekzio eskainiko dira Herri Antzokian egingo den ekitaldian, eta 19:00etan hasiko da.

ZG Hedapena helburu zehatz batekin jaio zen: jaialdian ikusgai dauden lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin.

Bigarren helburua, aldiz, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoak-ek sortzen dituen ikus entzunezko edukiak aprobetxatuz.

Esteka honetan eskuragarri dago eskuorri bat Legorretan eskainiko diren sei proiekzioen inguruko informazioarekin eta sinopsiekin.

Kartela ZG Hedapena 2024